Udalak euskarazko ipuin kontalariak bilatzen ditu

Leioako Udalak «Hitzaren zuhaitza» izeneko ekimenaren V. ediziorako bolondresak bilatzen ditu euskarazko taldea osatzeko. Bere web orrialdean adierazi duenez, gaztelaniazko taldea osaturik dago, baina euskarazkoa osatzeko «euskara maila (ahoz) nahikoa» duen jendearen bila ari dira.

Hitzaren Zuhaitza Udalaren Hezkuntza eta Herritar Partaidetza Sailaren proiektua da, herri boluntarioen sarea bultzatu nahi duena herriko haurrei «bake kulturaren baloreak transmititzeko eta eurekin lantzeko».

Ekimenak «harreman-gune bat sortzea proposatu nahi du, belaunaldi arteko izaera duen gunea«. Honek komunitateko hezkuntza-arloko zereginak bultzatuko ditu, komunitatearen, herritarren eta eskolaren arteko lotura sendotuz, koedukazioaren aldeko apustu irmoan». 


Info +: www.ipuinkontaketak.tk

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *