Denok gara analfabeto iberieraz idatzitako inskripzio baten aurrean, baina horrek ez du esan nahi gaur egun inguratzen gaituzten mezuak osotasunean ulertzen ditugunik. Hain zuzen ere, kodeak, zeinuak ulertzeko saiakerak —batzuetan ezintasunak, beste batzuetan ulertzeak ematen duen poz txikiak— zeharkatzen du Iñigo Astizen bigarren poema liburua.
Aurretik Baita hondakiknak ere poesia liburua (Susa, 2012) eta Kixotenean kronika liburua (Elkar, 2016) argaitaratuak ditu Astizek. Azken honetan, lehen poeman dioen bezala, «Ikusten dudan guztia naiz. / Lurra mugi dezake / nire ikara txikienak /(…) Harri honetan zaude; bazara. / Harri honetan nago; banaiz. / Eorri. Hau da bizitzea hemen.
Laburrean
Izenburua Analfabetoa
Egilea Iñigo Astiz (Iruñea, 1985)
Argitaletxea Susa Literatura
Zenbatekoa 12,82 €
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 88 orrialde
Argitalpen-urtea 2019
Lizentzia cc-by-sa Creative C0mmons
ISBN 978-84-17051-29-7 2