Zer berri? :: «COVID-19 eta ondoren zer?»

COVID-19aren ondorengo mundua ez da berdina izango, eta kudeatu beharreko ondorioak eta erronkak nabariak izan arren ez dira neurgarriak oraindik, ez Euskal Herri mailan, ez mundu mailan. Birusaren bilakaera bera oraindik ezezaguna zaigun arren, hartuko diren erabaki eta kudeaketa moduek ondorengo hilabete eta urteetako Euskal Herriko dinamika kultural, ekonomiko, politiko, ekologiko eta soziala baldintzatuko dutela argi dago. Zertan eta zenbateraino baina?

Testuinguru honetan, TM eLab, Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiaren asmoa etorriko denari buruzko gogoetarako espazio ireki bat eskaintzea izan da. Eta horretarako, gure herriaren etorkizuneko erronkei buruz aritzeko ekarpen kualifikatu anitzak bildu ditu esku artean duzun liburu honetan. COVID-19 osteko etorkizunari aurre egiteko beharrezko dugun herri elkarrizketa zabal, ireki eta sakonari ekarpena egin asmoz


Laburrean

Izenburua  COVID-19 eta ondoren zer? Gogoeta bat Euskal Herritik

Egilea  Tm Elab, Euskal Herrigintza Laborategia

Argitaletxea  Elkar

Zenbatekoa  20,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  292

Argitalpen-urtea  2020

Lizentzia  Copyright

ISBN   978-84-1360-004-8

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *