Zer berri? :: ‘Ipuin-herriko berriak’, umeentzako pelikula ikusgai zinema aretoetan

Iragan abenduaren 18an estreinatu zen «Ipuin-herriko berriak» izeneko umeentzako pelikula euskaraz, Zinema Euskaraz programak bultzatuta. Film holandarra da eta gure artean euskaraz bakarrik ikusi ahal izango da.

Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, ‘Ipuin-herriko berriak’ egunkaria irakurtzen du goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira, baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Clara andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.

Ipuin-herriko berriak pelikularen kartela I Irudia: paycom.es

Laburrean

Jatorrizko izenburua  De Fabeltjeskrant & De Grote Dierenbos-spelen

Estreinaldi urtea   2018 (euskaraz: 2020)

Hizkuntza  Euskara

Zuzendariak  Freek Quartier eta Jens Møller

Gidoia  Sandy Volckaert

Produkzio etxeak  Rubinstein Media eta Grid Animation, De Levita Productionsekin koprodukzioan

Arte zuzendariak  Wim Tilkin eta Bartel Bruneel

Soinua eta nahasketak  Sonhouse

Musika  Floor Minnaert

Kantak  Ruud Bos, Armin Van Buuren, Mario Goossens eta David Poltrock

Edizioa  Freek Quartier eta Jens Møller

Produkzio burua  Jan Goossen

Produkzioa  Mark Mertens, Maurits Rubinstein eta Robin de Levita

Generoa  Animazioa. Abenturak. Marrazki bizidunak

Herrialdea  HerbehereakKalifikazioa  Publiko guztientzat egokia

Iraupena  83 minutu

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriuma

Egunak  Otsailaren 27an (larunbata) eta 28an (igandea)

Ordua  Larunbatean arratsaldeko 17:30ean, Igandean eguerdiko 12:00etan

Sarrera  4 €

Ipuin-herriko berriak pelikularen trailerra

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *