Zer berri? :: «Joseba Irazoki eta lagunak & Petti» diskoa

Aurkezpenik behar ez duten bi musikariren disko elkarbanatu bat da Bonberenea Ekintzak-en uztaren alerik berriena. Joseba Irazoki eta Petti beratarrek lau kantuz osaturiko splita ondu dute, bakoitzak bi abesti grabatuta. Rock and rollaren ardatzaren bueltan dabilen lana, Joseba Irazoki eta Lagunak-en kasuan psikodelia ukitu batzuk dituena eta Pettik, aldiz, kutsu rockeroago bat eman diona.

Joseba Irazokik bere ohiko banda izan du bidelagun grabaketan. Felix Buff baterian, Jaime Nieto baxuan eta Ibai Gogortza gitarran. Pettik Sergio Gonzalez izan du lagun baterian, eta Karlos Osinagak grabatu ditu baxua eta txeloak. Osinagak berak izan du Bonbereneako estudioan diskoa grabatzeko ardura, eta Joseba Irazoki eta Lagunak-en kantuetan ahotsak ere sartu ditu. Jonan Ordorikak masterizatu du diskoa Mamia estudioan.

Kutsu berezia duen lana da. Bonberenearen 25 urteko ibilbidearen parte izan dira eta dira oraindik ere Joseba Irazoki eta Petti. Irazoki 25 aldiz jo du etxeko oholtzan eta Pettik 19 aldiz. Horrez gain, Pettik bi zuzeneko disko grabatu ditu bertan, eta estudioko disko bat ere argitaratu du Bonberenea Ekintzak-ekin.


Laburrean

Egileak  Joseba Irazoki eta Lagunak & Petti

Diskoetxea  Bonberenea Ekintzak

Zenbatekoa  18,00 €

Formatua  EP/CD

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Abestiak

A aldea (Joseba Irazoki eta Lagunak)
1- Azken aldia
2- Luka

B aldea (Petti)
3- Gerra bakoitzaren ondoren
4- Dirdira hori


Joseba Irazokiren eta Lagunak-en Azken aldia kantaren bideoklipa

Joseba Irazokiren eta Lagunak-en Luka kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *