Mikel Laboaren Ikimilikiliklik diskoak 1975 eta 1976 artean zuzenean grabatutako kantak biltzen ditu, Elkar argitaletxeak orain berrargitaratua.
1975ean hasi eta 1978an amaitu zen ikus-entzunezko ikuskizun abangoardista eta berritzailea izan zen Ikimilikiliklik. Musika eta poesia uztartu zituen, proiekzio ikusgarrien laguntzarekin. Garai hartan hura guztia oso apurtzailea zen.
Emakizunetan Mikel Laboak abestiak kantatzen zituen, Jose Antonio Artzek idatzitako olerkiak gehienetan, eta berak eta bere anaiak Txalaparta jotzen zuten.
Kantak, hala ere, ez ziren denak Joxan Artzerenak. Bazeuden (badaude) ere herri kantak (Xori erresiñula; Baga, biga, higa; Beretherretxeren khantoria), Xabier Leteren olerkiak (Izarren hautsa, Bedeinkatua) eta Bertolt Brechten bat (Liluraren kontra).
Laburrean
Izenburua Ikimilikiliklik
Egileak Mikel Laboa, Artze Anaiak, J. A. Artze
Diskoetxea Elkar Musika
Azala J. L. Zumeta.
Zenbatekoa 18,95 €
Formatua 2 CD eta liburuxka
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2022
Lizentzia Copyright