Zer berri? :: «Mundu berri bat guztiontzat», Bizipoza elkartearen CD eta DVDa

Elkarteen eguneroko errealitateak eta trasmititzen dituzten baloreak kantu, irudi eta hitzen bidez bildu ditugu Mundu berri bat guztiontzat proiektuan

Mundu berri bat guztiontzat kantu eta bideoklipak Bizipoza elkartea osatzen duten 11 elkarteentzako ekoiztutako lan bat da, 34 euskal sortzailerekin elkarlanean egina. Bertan, 12 abestiz eta 11 bideoklipez osatutako CDa eta DVDa aurkituko dituzue.

Horrez gain, liburuxka formatuan eta elkarteen ilustrazio banarekin, bakoitzaren deskribapena, ipuintxoa (sarrera) eta abestiaren letra daude.

11 elkartek egunerokoan lantzen dituzten gaiei eta haien errealitateari buruzko abestiak abestiak eta bideoklipak dira, elkarte bakoitzaren mezua musikaren, hitzaren eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburua dutenak.

12 kanta bat sortu da Joxe Mari Auzmendi Hik Hasiko kide eta Bizipozako talde eragileko kidearen omenez.

«Guztiontzat beharko lukeen herri inklusiboa eraikitzeko, besteak beste garrantzitsua da elkarte guzti hauen egunerokoa gizarteratzea, beraz, bideoklipak ikusi eta lau haizetara zabaltzera gonbidatzen zaituztegu, elkarrekin posible dugu eta guztiontzat izango den herri inklusiboa eraikitzea», diote lanaren sustatzaileek.

Mundu berri bat guztiontzat, Bizipoza Elkartearen ekoizpen berria I Irudia: Bizipoza Elkartea

Laburrean

Izenburua  Mundu berri bat guztiontzat

Egilea  Xabier Zabala

Argitaletxea  Bizipoza Kultur Elkartea

Prezioa  15 €

Formatua CD, DVD, papera

Hizkuntza  Euskera

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia Copyright

ISBN  978-84-09-24998-5


Info +

Webgunea   https://bizipoza.eus/kantu-eta-bideoklipak/

Bizipoza auzolana kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *