Zer berri? :: «Under alt», Nøgen taldearen diska berria

Biluzik jaio ginen eta ahaztu dugu. Irakatsi ziguten garenaren gainean janzten eta sentitzen duguna estaltzen, bigarren azal hau berezkoarekin nahastu arte. Baina zer dago, mosaikoaren parte izateko hartzen dugun tankera horren atzean? Zer dago mozorrotatutako ideal eta amets horien azpian? Zer dago Under Alt?

Galdera hauen atzetik sortu da Under Alt, Nøgen taldearen bigarren lan luzea. Erantzunak gordinak dira eta ezpalak dituzte. Kanpo azalaren azpian ez dago aringarririk ez metaforarik. Beldurra, orbanak, desira, asperdura, txikitako ametsak, ezinak, damua, malenkonia, loturak eta Liv til døden diskoarekin lotura egiten duen denboraren muga salbaezinaren kontzientzia daude.

Esandako guztia irudi bakar batean laburtzea Markel Idigoras taldekidearen eskutik etorri da. Izan ere, diskoaren azalean, izan nahi genuenaren eta emandako pausoen emaitza gordina, giza azal biluzian bildu du Thomas Ibarrolak ateratako argazkiarekin. Non, azalean ez bada, nabaritzen da denboraren eta bizitzaren higadura?

Lan berriak ez du suposatzen hortaz aurrekoarekin erabateko haustura baina ezin esan liteke jarraipen hutsa denik. Melodiek itsaropenez beteriko malenkolia kutsua mantentzen badute ere eta «Zeri begira hartu nahi duzu lo?», «Mapa», «Zuek», «Ihes» edo «Euria» abestiak aurreko diskoaren indie-folk estiloan mugitzen badira ere, gainontzeko abestiak pop-rock indartsuago batean arituko dira. Horrela, «Mila aldiz», «Alene» edo «Erori arte» abestiek, esaterako, kapa elektriko anitzek sortutako riffen laguntza izango dute, eta «Gelditu dena» pop soilean dagoen ereserkia da. Jarraitasuna eta hausturaren arteko orekan kokatzen da Under Alt.

Soinu anitzak behar izan ditu lan honek eta horretarako Nøgenen Eider, Markel, Alex, Olatz eta Jokin ez dira bakarrik aritu. Haritz Harreguyren estudioan grabatu eta nahasi dituzte abestiak eta Ultramarinos estudioan masterizatu. Modu berean, abesti bakoitzak behar zuen atmosfera sortzeko, Julen Idigorasek sinteekin eta Borja Antonek eta Maria Bustosek biolinarekin eta txeloarekin lagundu dute.

Nøgenen folk urbanoa bueltan da.

Nøgen musika talde donostiarraren kideak I Argazkia: Nøgen

Laburrean

EgileaNøgen

DiskoetxeaAiraka

Zenbatekoa12,00 € (CD)

FormatuaCD / MP3

HizkuntzaEuskara

Argitalpen-urtea2020

LizentziaCopyright

Abestiak

1. Euria (2:12)
2. Erori arte (4:19)
3. Zuek (3:20)
4. Zeri begira hartu nahi duzu lo? (3:58)
5. Alene (3:24)
6. Mapa (3:32)
7. Mila aldiz (3:10)
8. Ihes (3:31)
9. Gelditu dena (4:42)

Nogen taldearen Zeri begira hartu nahi duzu lo? kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *