En Tol Sarmientok (ETS) itxialdi egoeran inspiratuta dagoen “Zurekin batera” abesti kolektiboa aurkeztu berri du. Abesti kolektiboa da ETS taldeak ekarri dituelako kantura jarraitzaile-laguntzaileen ekarpenak hitzetan, bideoaren gidoian eta abesteko orduan.
ETS taldeak helburu nagusi bat agertu nahi izan du: maitasuna xuxurla diezaiola bakoitzak bere ondoan dituen lagunei. Balada itxura duen maitasun kolektiborako deia, elkarrengana hurbiltzeko asmo trinkoarekin. Amodiozko balada egin dugu besarkatzeko unea iritsi delako, gerturatzeko, denok batera egoteko. Berriro, noski.