Bihar, eskuinaldeko bidegorriaren aldeko XIII. edizioa

Bihar, ekainak 30, larunbatez, ikasturte honetako azken Bizi Martxa egingo da. Ohi bezala, irteera goizeko 11:00etan Foru Aldundiatik izango da.

Ekaineko hau «Bilbotik Itxasora» martxaren hamahirugarren edizioa izango da. Uztailean eta abuztuan atsedena hartuko dugu, irailean indar berriturik bueltatzeko.

Biziz Bizi Elkarteak dioenez «asko aurreratu dugu eta asko izan dira ere gurekin egon diren lagunak denbora honetan zehar. Udalak eta alderdi politikoek ere bere iritzia azaldu dute mugikortasun jasangarriaren alde edo kontra Bilbo Handian».

Elkarteak azpimarratu duenez, «urte asko daramagu itxaroten eta jada instituzioak inplikatu behar dira» eskuinaldeko bidegorriaren proiektuaren alde. «Epeak jarri behar dituzte. Ez da proiektu berririk sortu behar, baizik eta dauden proiektuen artean bat aukeratu eta lehenbailehen martxan jarri», bizikletaren norberaren garraiorako tresna gisa erabiltzearen aldeko elkartearen iritiz.


Info + 

XII. edizioaren bideoa http://www.bit.ly/2K0sOrT 

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *