Egitarauaren ekitaldi nagusia aurtengo jaiei amaiera emango dien LVI. Marmitako Txapelketa izango da
Leioako San Bartolome auzoko jaiak hilaren 24an hasiko dira, ostegunean, eta 27ra arte (igandea) iraungo dute. Publiko mota guztientzako jarduera ugari izango dira, eta erromeriak egingo dira Nonbait, Gora Herria eta Urrats taldeekin. Egitarauaren ekitaldi nagusia aurtengo jaiei amaiera emango dien marmitako-ttxapelketa izango da.
San Bartolomeko Jaien Egitaraua
Abuztuak 24 – San Bartolome
Trikitilariak
11:30 h. Txupinazo eta jaien hasiera
12:00 h. Meza eta ohorezko aurreskua
12:45 h. Gure nagusientzako luntxa
13:00 h. X. Igel-toka txapelketa
18:00 h. Puzgarriak
19:00 h. Kuklux fanfarria eta mozorro lehiaketa
21:00 h. Sardinada herrikoia
22:30 h. Gau festa Nonbait taldearekin
Abuztuak 25 – San Bartolometxu
11:00 h. Umeentzako tailerrak eta talo tailerra
11:30 h. Umeentzako margo txapelketa
14:30 h. Margo txapelketako sari banaketa
18:30 h. Asto probak
19:30 h. XVII. Tortila txapelketarako inskripzioa
21:00 h. Tortilen aurkeztea eta sari banaketa
22:30 h. Gau festa Gora Herria taldearekin
Abuztuak 26
Etxebarria aita-semea goizean zehar
10:30 h. Euskal produktuen merkatua I Puzgarriak
13:00 h. Kantu txosneo herrikoia
15:00 h. XIII. Herri bazkaria eta bingoa
19:00 h. Motozerra erakusketa
20:30 h. Etxebarria aita-semea
21:00 h. Zezen mekanikoa
23:00 h. Gau festa Urrats taldearekin
Abuztuak 27
Etxebarria aita-semea goizean zehar
11:00 h. LVI. Marmitako txapelketa
11:30 h. Haurren marmitako masterclass
13:30 h. Apar festa (eskolako atean) I Lapikoen aurkezpena
18:00 h. Marmitako Txapelketako sari banaketa
18.30 h. Asto probak eta sari banaketa
20.30 h. Txokolatada
21:00 h. Zumba Raúlekin I Jaien amaiera