Pentsiodunek Adinekoen Egoitzak, EAG-ak eta pribatizazioak izan dituzte gogoan gaurkoan

Leioako pentsiodunek Bilbon zeukaten gaur hitzordua. Bilboko konzentrazioa lekuz aldatu da, baina ezustekoa ere egon da: Bizkaiko Foru Aldundariaren aurrean bukatzeko baimena eskatuta bazuten ere, Eratzaintzak hori ukatu die eta Bilboko Epaitegien aurrean eman behar izan zaio gaurko pentsiodunen mobiliazazioari bukaera. Hala ere, bertako ekitaldia burutzen ari zirela heldu zaie Adundiaren aurrean bukatzeko baimena eta horraino hurbildu dira hainbat pentsiodun Olentzero eta Mari Domingirekin batera, Rementeriak buru duen Foru Aldundiari ikatza uzteko atarian.

Leioako pentsiodunez gain, Uribe Kostako gainerako herrietakoak eta Ezkerraldekoak ere Bilbora agertzeko deituak egon dira. Pentsiodunek salatu dutenez «pandemiuak agerian utzi ditu Bizkaiko osasun sisteman eta sistema soziosaniatarioan dauden gabezia handiak».  Ondorioak, pentsiodunen ustez, Covid-19ak edo beste patologia batzuek kutsatutako pertsonei arreta emateko arazo larriak, heriotzen ondorioekin, batez egoitzetan eta adinekoen artean izan dira, haien ordezkariek adierazi dutenez.

Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Osakidetzaren aldetik pasibotasuna eta erantzun egoki eta egokirik ez dutenez lortu, protestara jo behar izan dute. Baina «orain arte ez diete detektatutako eta salatutako arazo eta gabeziei erantun edo konponbiderik eman, eta horien ordez, mespretxua eta bazterketa baizik» ez dute pairatu.

Bilboko kaeetan barrena ibili dira gaurkoan pentsiodunek I Argazkia: Ecuador Etxea

Horren adibide dira, haien ustez, Gallartako egoitzan mendekotasuna duten adineko pertsonentzako zerbitzua ixtea, Adinekoen Egoitzen eta beste zerbitzu soziosanitario batzuen pribatizabio gero eta handiagoak edota Etengabeko Arretarako Guneak (EAG) pixkanak ixten ari direla, horren ondorioz ospitaleetara joan beha izaten duela bere gaitzak artatzeko, batzuetan dozenaka kilometrotara. Azken adibide argia Deustuko (Bilbo) EAGan, otsailetik aurrera gaueko zerbitzua ixteko Osakidetzako zuzendaritzak hartutako erabakia da.

Horregatik, gaurko manifestazioa «protesta egiteko eta haserrea adierazteko izan da, «egotzeten izaten ari garen arazo larrien aurrean, pribatizazio progresiboaren aurrean eta EAG-en egun osoan irekita dagoen zerbitzua mantentzeko eskatzeko».

Bertan ere kritika eta haserre adierazi dute Ertzaintzaren erabakiagatik, «nahikoa aurrerapenez eskatu zen manifestazioa Foru Aldundiraren eraikinaren aurrean burutzea galarazteagatik». Gainera, eragozpen horren inguruko azalpen edo justifikaziorik ez zai eman, adierazi dutenez.

Bizkaiko pensiodunek badakite, esan dutenaren arabera, «Bizkaiko Foru Aldundiak, Gasteizko Gobernuak eta Osakidetzako zuzendaritzak ez dutela batere gustuko beren eraikin enblematikoen aurrean protesta egitea. Ezta kaleetan egiten duguna ere». Baina pentsiodunek argi esan dute: «Ez gaituzte baztertuko, ezta ikusezin bihurtuko ere. Kalean jarraituko dugu, borrokatzen eta zerbitzu sanitario eta soziosanitarioak, publikoak, unibertsalak, doakoak eta kalitatezkoak eskatzen». Eta borroka horretan, «gaurko mobilizazioan modu bateratuan parte hartu dugun kolektibo guztiok gaude konprometituta», adierazi dute.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.