Sortu Leioak independentisten jazarpena salatu du

Sortu Leioak salatu du gaur, herriko erdiguneko kale batetan hiru herritarrak “independentzia” aldarrikatzen zuen mural erraldoia jartzen arin zirenean Udaltzaingoa bertaratu dela eta hiru pertsona horiek identifikatzeaz batera, murala jartzeko erabilitako materiala eta muralarekin zerikusirik ez zeuzkaten beste kartel batzuk ere ostu dizkietela.

Gaur goizean mural hau jartzeagatik hiru herritar identifaktu zituzten udaltzainek, materiala osteaz batera I argazkia: leihoa.info

Gertaera 11:40ak inguruan izan da. Sortu Leioak salatu duenez, “Leioako PNVren aginduz Udaltzaingoak Sortuko hiru kide indetifikatu ditu, independentziaren aldeko murala jartzeagatik Aberri Egunean”.

Udaltzaingoaren furgoneta bat lehenago eta gero kotxe bat ere bertaratu ziren hiru herritarrak identifikatzera I Argazkia: leihoa.info

Udaltzaingoaren furgoneta bat lehenago eta gero kotxe bat ere bertaratu ziren hiru herritarrak identifikatzera I Argazkia: leihoa.info

Ezker Abertzalearen antolakundeak, “eskumako erregionalista atzerakoien jazarpenaren aurrean, guk independentzia!” aldarrikatu du eta “Euskal Errepublikaren aldeko indarrak batzen jarraitzeko” deia egin du.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *