Hamabi preso ekarri dituzte Euskal Herrira; 46 daude espainiar eta frantziar kartzeletan oraindik

Aurretik iragarritako hamabi lekualdatze gauzatu ditu Espainiako Espetxe Zuzendaritzak, Etxeratek astelehen honetan jakitera eman duenez. Honekin jada 134 preso daude Euskal Herrian eta 46 hemendik kanpo.

Azken hilabete eta erdian iragarritako lekualdatzeetatik hamabi gauzatu berri dira, Etxeratek astelehen honetan jakitera eman duenaren arabera.

Urrats berri honekin jada Etxeraten zerrendatik 134 dira Euskal Herrian dauden presoak, Martutene, Zaballa eta Basauriko kartzeletan edota beren etxeetan, espetxealdi arindua betetzen.

Urruntze politika amaitzeko, hala ere, falta da oraindik, izan ere 31 preso Euskal Herritik kanpoko espainiar kartzeletan daude oraindik.

Estatu frantsesari dagokionez, 15 euskal preso dituzte han, denak Euskal Herritik kanpo. Guztira 46 dira, beraz, etxeratzeko eta aberriratzeko daudenak.

Etxeratek ezagutarazitako lekualdatzeak

Manex Castro Zabaleta eta Oskar Zelarain Ortiz preso billabonatarrak El Duesoko espetxetik (170 km) eta Soriakotik (260 km) Zaballako kartzelara ekarri dituzte.

Jon Bienzobas Arretxe eta Xabier Garcia Gaztelu preso galdakoztarrak Dueñasko espetxetik (310 km) eta Estremerako espetxetik (520 km) Zaballara.

Jon Rubenach Roiz preso iruindarra El Duesoko kartzelatik (170 km) Zaballako espetxera ekarri dute.

Baionako presoa den Unai Parot Navarro Leoneko espetxetik (370 km) Zaballara lekualdatu dute.

Ainhoa Garcia Montero preso politiko hernaniarra eta Alberto Lopez de Lacalle gasteiztarra Villabonako espetxetik (385 km) Zaballara ekarri dituzte.

Tolosako presoa den Aitor Agirrebarrena Beldarrain Villabonako kartzelatik (385 km) Martutenera.

Jon Igor Solana Matarran preso bilbotarra Zueratik (245 km) Martutenera ekarri dute.

Errenteriako presoa den Juan Manuel Inziarte Gallardo El Duesoko kartzelatik (170 km) Martutenera lekualdatu dute.

Azkenik, Jose Antonio Zurutuza Sarasola Ibarrako presoa Burgosko espetxetik (215 km) Basauriko kartzelara ekarri dute.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *