Udalak Gabonetako Parkerako aisialdirako begiraleak behar ditu

Leioako Behargintzak herriko haurren Gabonetako Parkean jarduteko aisialdiko begiraleak behar dituela Udalak ezagutzera eman du.

Eskatzen den prestakuntza aisialdiko begirale titulua da. Lan egunak 2020ko urtarrilaren 2tik 5era izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara urtarrilaren 2tik 4ra, eta urtarrilaren 5ean goizeko 11:00etatik 14:00etara baino ez.

Eskatzaileek gutxienez 16 urte eta gehienez 35 urte izan beharko dituzte. Euskaraz ondo hitz egitea ere eskatzen da.

Adi! Eskaerak jasotzeko epea abenduaren 9an, hots, datorren astelehenean, bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko hona esteka: https://behargintzaleioa.net/eu/lana-bilatu/lan-eskaintzak

 

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *