Betiko Ikastolak ‘hezkuntza elkarrekin eraldatzen’ ari direla matrikula kanpainaren ardatz jarri du

Betiko Ikastolak zabalik du bere matrikulazio kanpaina. Eta horretan, Leioan «hezkuntza elkarrekin eraldatzen» ari direla jarri du kanpainaren ardatz.

Horretarako, ikastolako arduradunek diotenez, «berezko hezkuntza-eredua dugu, marko pedagogiko propioarekin, euskal curriculumean eta konpoetentzietan oinarritua». Eta hori guztia, euskaraz, Betikokoek «hezkuntza euskalduna» aldarrikatzen baitute. «Gurean euskaraz bizi gara, eta herrian ere euskaraz bizi nahi dugu. Gainera, gurea ez da soilik euskaraz ikastea, euskal kultura ere barneratzea dugu helburu».

Betiko Ikastolak proiektu herritartzat du bere burua, «Hezkuntza zerbirtzu publiko gisa ulertuta, kooperatiba formula juridikoa darabilena. Gurasoak dira kooperatibakideak, eta erantzukizuna eta gizarte-partaidetza ditu ardatz Betikok», diotenez. Eta, gainontzeko ikastolekin batera, Ikastolen Elkartean biltzen dira.

Horrezaz gain, «eraldatzailea dagure ikastolaren proiektua: eskaintza pedagogikoa berritzen gabiltza (konfiantzaren pedagogia erabiltzen haur hezkuntzan, Eki proiektua DBHn, eskola jazarpenari aurre egiteko KIVA proiektuarekin, teknologia eta eduki digital berriekin zein eskolaz kanpoko jarduerekin». Horrekin nahikoa ez eta arkitektonikoki ere eraldatzen ari dira, «esparruak berrituz eta irekiz, dugun proiektu pedagogikoarekin bat egiteko». Jantoki propio eta autogestionatua ere badute, eta autobus zerbitzua San Inaziotik Berangoraino.


+ Info 

Betiko Ikastolaren webgunea  https://www.betikoikastola.eus/es/home

Helbidea  Artatza auzo, 84

Telefonoa  94 464 23 64

Posta elektronikoa  info@betikoikastola.eus


Betiko Ikastolaren 2019ko matrikula-kanpainaren bideoa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *