‘Drag-e uraren bila’ antzerki-lana Kultur Leioan

Antzerki familiarra
Logela Multimedia (Euskadi)

2.800 urtea da eta Lur planetan ez da ur arrastorik antzematen. Orain­dik badago itxaropen txiki bat. Drag-e robotak eta bere lagunek ura lortzeko misioa abian jarri dute. Natura ulertu eta maitatu beharko dute helburu honek arrakasta izan dezan. Abentura harrigarria izango da.

Logela multimediaren ibilbidea 2000. urtean hasi zen eta ikuskizun asko sortu ditu geroztik. ‘Drag-e uraren bila’ publiko familiarrari zuzenduriko hirugarren ikuskizuna da. Berezkoa duten lengoaia erabiltzen dute umeengana gerturatzeko, aktoreen lana eta ikuskentzunezkoen teknologia konbinatzen duena, modu dinamikoan eta umoretsuan. Oraingoan, hainbat disziplina ezberdinen arteko oreka lortzen saiatu dira. Disziplina anitzak taularatzen dituen antzerki multimedia: antzerkia, dantza, bideo animazioa, musika eta robotika besteak beste.


Laburrean

Zuzendaritza  Imanol Garaizabal

Egilea  Logela Multimedia

Antzezleak  Eneritz Zeberio, Gaizka Chamizo

Testua  Ainara Gurrutxaga, Miren Alkala

Bideoa eta animazioa  Gorka Aranburu

Musika  Ander Garaizabal

Iraupena  55′

Ikuslegoa  +4 urte

Hizkuntza  Euskaraz

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Eguna  Abenduaren 28an

Ordua  18:00etan

Sarrera  3-5 €


Info + 

Web orria  Logela Multimedia


A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *