EH Bildu Iruñean eta EAJ/PNV Bilbon, Aberri Egunerako ospakizunak bihar

Bihar, Aberri Eguna, bi ospakizun nagusi egingo dira: EAJ/PNVk Bilboko Plaza Berrian batuko ditu bere jarraitzaileak eta EH Bilduk Iruñean. Horietaz gain, Ipar Euskal Herrian, EH Baik bere ekitaldia Donibane Garazin burutuko du.

EAJ/PNVren kide eta 11:30ean dut hitzordua jarrita Bilboko Plaza Berrian. Aurten, Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak direla eta, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Andoni Ortuzar EBBko presidenteak hitz egiteaz batera, bertaratuko direnek Aitor Esteban, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuaren hitzaldia ere entzuteko aukera izango dute.

Mitinaren ostean, bazkaria ospatuko dute 900 bat alderdikidek Areatzan, 14:30etik aurrera.

EH Bilduk Iruñean batuko ditu bere jarraitzaileak

Euskal Herria Bilduk Iruñerako deia egin du Aberri Egun honetan. Egitarau zabala prestatu du egun osorako, 11:00etatik aurrera. Ordu horretan harrera prestatu du autobus geltoki parean, musika eta hamaiketakoarekin. 12:00etan manifestaldia jai giroan burutuko da, musika ekimen ezberdinekin. 12:30etan ektialdi politikoa Takoneran izango da, berau ere zuzeneko musikarekin girotua.

Bestalde, Iruñeko alde zaharrean, goizeko 11:30etik aurrera, kale-animazioa egongo da Karmen kalean (Elektrozarata, Luziano eta DJ Jotatxorekin). Bestalde, Kaldereri eta San Agustin kaleetan herri bazkaria burutuko da, bi aukerekin (herri bazkaria edo bokatak jateko aukera). Azkenik, arratsaldean, Jarauta kalean kale animazioa egongo da eta Gaztelu Plazan, 15:00etatik 18:00etara txiki-park puzgarriekin egongo da.

Gainera, egun osoan zehar, elkarte eta taberna ezberdinak irekiak egongo direla eman du ezagutzera EH Bilduki, jai-giiroa eta musika leku guzti horietan egongo delarik.

EH Bilduk, bestalde, Iruñeara joateko autobusak prestatu ditu. Leioan, goizeko  9:45ean irtengo da autobusa Txomin Aresti ikastetxe parean dagoen autobus geralekutik.

EHBAIk aurtengo Aberri Eguna Donibane Garazi antolatu du

EHBAIk Aberri Eguna ospakizun eguna dela iragarri zuen, baina “berpiztu eta konpromisoak hartzeko testuingururik aproposena ere badela” adierazi zuen. Horregatik, “gure herriaren eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala bultzatzeko aniztasuna oinarri eta xede izanda, nazio estrategi baten baitan indarrak bildu eta elkarrekin aritzeko apustu sendoa berresten dugu”. Hortaz deialdi bateratu bat egin diote euskal jendarteari Donibane Garazin Aberri Eguna ospatzeko, “Denek elgarrekin badugu zer egin” lelopean.

Eguna 10:30ean antolatutako “Elkarteen herrixka” izeneko erakusketaren hasierarekin hasiko da.

11:30etik aurrera manifestazioa burutuko dute.

14:00etan herri bazkariari hasiera emango diote.

Eta arratsaldean kontzertuak egongo dira bertaratutakoen gozagarri: Aguxtin Alkhar & talde, Foisis Jauna eta DJ Xa2.

Egun osoan zehar haurrentzako animazioak ere egongo dira.

A las redes

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *