EH Bilduk Mendibile Jauregiaren erabilera ez publikoa kritikatu du

EH Bildu Leioak Mendibile Jauregiaren gainean galdetu zion Udal Gobernuari apirilaren 26an izan zen hilaren ohiko Osoko bilkuran. Aritz Tellitu bozeramaileak dioenez, «eraikina Udalarena bada ere, honek ez du erabilera publikorik eta Udalak erabiltzen duenean alokairu ordaindu behar du».

Tellituk gogoratu zuenez «Mendibile Jauregia Leioako gaztetxea izan zen 3 urte luzez eta Leioako gazteen topaleku bilakatu zen garai horretan. Bizia zuen gaztetxea, ekintza kultural anitza izanik». Gaineratu duenez «PNVek argi zuen, eta Mendibileren utzaraztea agindu zuen, udalak Mendibile Jauregia ekintza kulturalentzako erabiliko zuenaren argudioa mahai gainean jarriz». EH Bilduren zinegotzi gazteak gogoratu zituen ere horrek sortarazitako mobilizazioak eta salaketak, ohiu bilakatuta: «Mendibile zertarako? Zuen patrikak betetzeko!»

Talde subiranistaren iritziz, «denborak Leioako gazteriari arrazoi eman dio. Udalak Bizkaiko Txakolina elkartearekin txakolinaren etxe bilakatu du Mendibile Jauregia, negoziorako txoko (eta) egun, Mendibilek ez dauka kulturarik… eta gutxi batzuen negozioa ezagutzera emateko baino ez da erabili… herrian eragin soziokultural txikia izanik», diotenez.

Horrezaz gain, sinatutako komenioak ondorioz Udalak «bere eraikina den Mendibile Jauregia erabiltzeko alokairua ordaindu beharra duela» salatu du Tellituk. EH Bilduren bozeramailearen aburuz hitzarmenak «Mendibile Jauregiari erabilera herritarra eman ezin izana», «Udalak horren erabilera» ez probestea eta «erabili behar duenean ordaindu beharra» ditu ondorio nagusi gisa. Hori gutxi ez eta, apirileko Osoko bilkuran aipatu zuten bezala, «Udalak Mendibile Jauregiko inbertsioak ordaindu behar ditu» ere, ezkerreko talde abertzaleak adierazi duenez.

Guzti horregatik EH Bildu Leioak egungo hitzarmena bertan behera uztea eta «Mendibile herriarentzat berreskuratu, elkarteentzako etxe bilakatuz» proposatzen duela esan du Tellituk.

 

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *