Antzerki Familiarra
Las Tricotouses (Galizia)
Emoticores Las Tricotouses konpainiaren –2012an, Cristina Monterok eta Rut Balbís-ek sortutako konpainia– ikuskizun berria da. Emoticores dantza-ikuskizuna da, eta, bertan, emozioek forma hartzen dute koloreen eta mugimenduen bidez. Kolore eta mugimendu horiek, soinuarekin eta ikus-entzunezko proiekzioekin nahastuta, neskatoei eta mutikoei –baita horien familiartekoei ere– emozioak antzematen laguntzea dute helburu. Nagusiekin gertatzen den bezala, gazteek ere tokiak behar dituzte beren buruak ezagutzeko, eta beren afektibitatea eta emozioak non adierazi.
Zentzu horretan, koloreekin egiten den lana tresna bikaina da antzemateko arreta behar duten eta adierazi beharrekoak diren egoera eta esparru emozionalak. Koloreak, formak, mugimenduak… inkontzientearen hizkuntza dira; izan ere, inkontziente horretan bizi da gure emozioen arloa eta, sarritan, hitzak ez dira heltzen bertara.
Laburrean
Sormena eta antzezpena Cristina Montero, Rut Balbís
Antzezleak Cristina Montero, Alba Fdez. Cotelo
Argiztapena, ikus-entzunezko programaketa Alfonso Castro
Musika mokdaketa eta diseinu grafikoa Jas Processor
Jantziak Teresa Gutiérrez
Ekoizpena Manu Lago
Hizkuntza Testurik gabe
Iraupena 45′
Ikuslegoa +8 urte
Lekua Auditorium
Eguna Urriaren 7an, igandean
Ordua 18:00etan
Sarrera 3-5 €
Informazio gehiago Las Tricotouses
Facebook @lastricotouses