Euskaraldiaren iragarle izango den hamaikakoa aurkeztu da Leioan

Atzo,  Euskaraldiak Leioan izango dituen enbaxadoreak aurkeztu ziren, 100 bat leioaztarren aurrean. Hamaikakoak Leioako eremu ezberdinetako pertsonak biltzen ditu. Honako hauek: Koldo Tellitu (Betiko Ikastolaren eta Ikastolen Elkartearen lehendakaria), Lurtxu Ormaza (San Bartolome eta Txomin Aresti ikastetxeetako zuzendari ohia), Jon López (Leia Waterpoloren entrenatzailea), Haizea Ormaetxea (dantzaria eta dantza irakaslea), Ibon Idoiaga (Udal Liburutegiko langilea), Andere (Mugiko kidea), Ramón Uribe (merkataria),  Arene Albizu (Maskaradako kidea eta irakaslea), Laura (Txikiak dantza taldeko kidea eta Euskotreneko langilea), Olatz Bilbao(Sakoneta Kiroldegiko monitorea eta koordinatzailea) eta Leire (merkataria).

Aurkezpenaz gain, Xabier Sáinz de la Mazak bertsoak kantatu zituen, Euskaraldia zer izango den azalduaz. Hona bertsoak: “Nahiz eta egin euria, nahiz ta egin zirimiria. Hauxe da Euskaraldia, batzuentzat lehen aldia. Bestentzat ez da berria, baina denok dugu irria. Gaur jende ezberdina, egiten ahalegina, Hau ezbaita ezina, euskaraz hitz egiteko. Edo behintzat ulertzeko, edo behintzat ikasteko. Batzuk dira ahobizi, horiek ez dakite gitxi. Hizkuntza ez dute itxi. Besteak dira belarriprest, ta beldurrik ez dute ez. Ulertzeko badira gai, horregatik daude alai, euskara maite dute eta, beti jartzen dute arreta. Nahiz ta izan ahal den zaila, nahiz ta ez eduki maila. Ez da jada garaia, nahiz ta ez jakin aditza. Euskaraz lehenengo hitza, hor da lehen baldintza. Gaur hemen leioaztarrak, ez gara horren txarrak. Baditugu indarrak. Euskaldundu behar dugu, Leioa gure helburu, lortuko dugu seguru, hainbat aukera ditugu. Goazen denok aurrera, denok hitz egitera, hizkuntza indartzera, egitera euskera”.

Aurkezpenean gogoratu zuten ekimenean parte hartu nahi duten guztiek izena eman behar dutela. Iragan zabaldu zen horretarako epea, eta www.euskaraldia.eus webgunera jo behar da . Bestalde, Leioako eremu ezberdinetan ere kutxak egongo dira izena eman ahal izateko. Izena eman ostean, eposta jasoko da ahobizi edo belarriprest txapa non jaso behar den azalduz.

Bertsoez gain, Anderrek eta Gentzanek trikitrixa jotzen alaitu zuten aurkezpena eta Barakaldoko Endika rapero euskaldunak ekitaldiari amaiera eman zion.

Euskaraldia, euskararen erabilera biderkatzeko ekimen sozial erraldoia

Ekitaldian Euskaraldian zer egiteko jaio den azaldu zen, hots, azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskararen erabilera biderkatzeko ariketa sozial ahalik eta partehartzaile eta masioboa buru nahi da Euskal Herriaren geografia luze-zabalean.

Horretarako, euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan ohiturak aldatzea eta herriko entitateak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatu nahi da. Ariketa praktiko honetan norberak aukeratu behar du bere rola: ahobizi edo belarriprest. Ahobizi rola aukeratzen duenak ulertzen duenari euskaraz egingo dio, hark erdaraz erantzun arren. Eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die. Belarripres izateko hautua egingo duenak berari euskaraz egiteko eskaera luzatuko du 11 egunetan zehar, berak euskaraz zein erderaz erantzunteko aukera edukiko badu ere.


A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *