Etxerat elkarteak Kinkea egitasmoa abiarazi du

Etxerat, euskal preso eta errepresaliatuen senide eta lagunen elkarteak, Kinkea egitasmoa abiarazi du, elkarteak burutzen duen jarduera finantzatzeko produktuen sustapena. Elkarte honen jardueraren ardatzak presoen eta erbesteratuen lagun eta senideei laguntza eta aholkularitza ematea, eta presoei osasun-laguntza eta laguntza juridikoa bermatzea dira.

Kinkea sustapen kanpainaren bitartez, 25 euroan saldutako produktu bakoitzaren truke Etxerat-ek zenbakidun txartel bat emango dio erosleari, eta horrek urteko lau zozketetan (martxoaren 21ean, ekainaren 21ean, irailaren 21ean eta abenduaren 21ean) parte hartzeko aukera izango du. Zozketa hauek banatutako txartel guztiekin egingo dira, notarioaren aurrean eta aplikazio informatiko baten bidez.

Zozketa horien sariak honako hauek dira: nagusia, 20.000 €koa; 5.000 €ko hiru sari; 1.000 €ko 15 sari; 500 €ko 20 sari eta 100 €ko 100 sari.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak ezarri dituen oinarri araugileak, sustapen xedea duten ausazko konbinazioenak, betetzen ditu, Etxerat elkarteak adierazi duenez.

Informazio gehiago lortzeko eta produktua eskuratzeko, honako helbide elektronikora jo behar dute interesa duten leioaztarrek: KinkeaLeioa@gmail.com.

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *