Euskaraldia bukatzear, datorren urteko Korrikaren kanta eta bideoa ezagutarazi dituzte

Bihar, Euskararen nazioarteko Egunarekin batera, bukaera emango zaio 11 egunez burutu den Euskaraldiari.

Leioan, goizean, 10:30etik 11:30era eta 17:30etik 18:30era, Iparragirreko Bulebarrean, jolasak egongo dira. Baina ez nolanahiko jolasak, euskararekin jolastekoak baizik. Eta ondoren, txokolate jana egongo da.

Eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera Euskaraldiari amaiera emateko ekitaldia -mundiala, antolatzaileen arabera- izango da.

Euskaraldiari agur, ongi etorri Korrika

Euskararen erabilera areagotzeko jendarte-ariketa masiboa izan den Euskaraldiari amaiera izan baino egun gutxi batzuk lehenago ezagutarazi ditu AEK-k datorren urtean burutuko den Korrikaren 21. edizioaren kanta eta bideoklipa.

Klika KORRIKA 2019 da bideokliparen izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza bera dira interpreteak, eta musika, aldiz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute elkarlanean. Prentsa-agerraldian, hiru interpreteek eta Asier Amondo KORRIKAren arduradunak hartu zuten parte.

Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian, Fermin Muguruzak ohikoa duen estiloan. Garestik Gasteizko bidea girotzeko kantu ezin hobea da, beraz, indartsua eta berritzailea.

AEK-k ezagutarazi duenez, «elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi berean, osagarriak direnak ageri dira». 100 lagunek baino gehiagok hartu dute parte lanean.


Klika Korrika 2019ren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *