Hirugarren etapa garaituta, azken txanpari ekingo dio bihar Orain Presoak bizikleta itzuliak

Orain Presoak bizikleta itzuliaren hirugarren etapa Donostian hasi da goizeko 09:30etan Zuloaga plazatik abiatu denean. Lehen zatian Donostia atzean utzi eta Tolosaldea eta Goierriko herriak zeharkatu ditu itzuliak erritmo lasaian eta eguraldia lagun, giro apartean.

Bidean hainbat matxura txiki izan arren, txirrindulariek bata bestea lagunduz erruberak aldatu, pintxazoak konpondu eta aurrera egin dute Ordiziara heldu artean. Ordizia ere, atzo Orereta-Errenteria moduan, festa giroan harrapatu dute eta Donostian ateratako zein bidean herriz herri batutako pelotoi jendetsua bertan batu da eguerdian Ordiziarrek prestatutako bazkari ederraz gozatzeko.

Txalo zaparrada handi batekin agurtu dituzte Ordiziko herritarrak eta Altsasu aldera atera dira. Zegaman geldialditxoa egin eta Oltzarteko portua igotzen hasi dira martxako partaideak, bakoitza bere erritmoan, gainean guztiak elkartu diren arte.

Bertan argazkia atera dute eta beherantz Altsasura arte joan dira. Arratsaldeko 18:30ean heldu dira Altsasura. Herritarren harrera beroaren ostean Inaxio Oiartzabal Sareko kideak herritarrei eta parte hartzaileei eskerrak eman eta Altsasuko herriari herri aktibazioan eredu izan izana txalotu dute, parte hartzailean oholtzara deitu eta guztien artean Altsasuko gazteen abestia abestu diete herritarrei. Etapa amaiera guztietan moduan, suziriarekin agurtu dira eta aisialdirako tartea ireki dute.

Bihar Altsasu eta Gasteizen arteko ibilbidea beteko dute partaideek goizean. Bertan ekitaldia eta bazkaria egin ondoren, Zaballako kartzelaraino joan dira, bertan ekimenari bukaera emateko.

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *