Korrikaren aurkezpena egingo da martxoaren 15ean Txomin Arestin

Datorren martxoaren 15ean, ostiralez, egingo da 21. Korrikaren aurkezpena Leioan.

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etatik aurrera burutuko da Txomin Aresti eskoletako hallean.

Ekitaldian herriko eragile ezberdinek parte hartuko dute, bakoitzak prestatutako zerbait aurkeztuko duelarik.

Eta horren ostean, BertsoKORRIKA egingo da Leioako erdigunearen kaleetatik.

Arrate Illaro, Aitzol de Castro eta Naroa Torralba bertsolariek parte hartuko dute .

Ekimena Txitoa tabernatik abiatuko da.

 

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *