Zer berri? :: «Hitzen ahairea», Gotzon Barandiaranen liburu berria

Kantagintzaren inguruko gogoetak irakurriko dituzu liburu honetan, baina ez edozelako kantu mota aintzat hartuta. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezak, horiek soilik izango dira liburu honetan aintzat hartuko direnak.

Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?

Galdera horiei erantzun guran harilkatutako gogoetek hasi eta buka zeharkatzen dute liburu hau. Iraganetik gaur egunera, iraganetik etorkizunera begiratuta, garapen bat iradokiz, aldaketen gakoei buruzko hausnarketak mahaigaineratuz.


Laburrean

Egilea  Gotzon Barandiaran

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  15,00 € (liburua paperean), 3,63€ (liburu

Hizkuntza  Euskara

Orri kopurua  184

Argitalpen urtea  2018

Lizentzia   Creative Commons by-sa

ISBN   9788417051167


Hitzen ahairea liburua  Liburuaren soinu-banda

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *