Leioaztarrok taldeak Euskaraldian izen emate kanpainarekin darrai

Gero eta hurbilago dago Euskaraldia, euskararen erabileraren aldeko ariketa sozial masiboa izan nahi duena. Hil honen 23tik hasi eta abenduaren 3ra arte luzatuko den ekimenean gero eta leioaztar gehiago hartzeko prest azaltzen ari da.

Gaur, hilak 16, berriro ere, Sakoneta Kiroldegiaren atarian egon dira talde sustatzailearen kideak ekimenean parte hartuko dutenen txapak, aho bizi- zein belarri prest-enak, banatzen. Dozenaka lagun izan dira euren ikurraren bila urreratu direnak. Kubo erraldoia, puxikak, musika.. egon da ere arratsaldea girotzen.

Gaurko egunaz gain, datorren astelehenetik ostiral bitartean, goizeko 9:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara, Kultur Leioan banatuko dira ere Euskaraldiaren txapak ekimenean parte hartzeko asmoa adierazi dutenen artean.

Asko izaten ari dira azken egunotan Euskaraldian

Euskaraldian parte hartzeko sektore gero ea gehiago

Azken aste eta egunotan gero eta herriko elkarte, merkatari eta norbanako gehiago ari dira agertzen Euskaraldia ekimenean parte hartzeko asmoa. Betiko Ikastola, Rosa Martin estetika zentrua, Pio Larrabe denda, Udal musika eskola, Txomin Aresti ikastetxeko langileak, Artatza ikastetxea, Udondoko txikiteroak, Lamiakoko Txikia dantza taldea, Joxe Miguel Barandiaran Behekoa eta Goikoa Institutoa, Kultur Leioaren langileak, Atxiki Pilota taldea, San Bartolomeko Tabernaren langileak, San Bartolomeko eskolako langileak, Osasun Zentroko langileak, Txitoa tabernako langileak, Leioako Ostalaritza Eskolako langile eta ikasleak…

Bestalde, EH Bildu Leioaren hiru zinegotziak ere hurbildu dira gaur Sakoneta Kiroldegiaren atarira haien txapak jasotzera.

Unea baliatu dute ere ezkerreko zinegotzi subiranistak Euskaraldian parte hartzeko deia egiteko leioaztarrei. Naiara Goirienak, esaterako, «Leioan ere euskaraz bizi daitekeelako» animatu ditu leioaztarrak Euskaraldian parte hartzera. Hurrengo udal hauteskundeetan EH Bildu Leioaren alkategaia izango den Jokin Ugartek, bestalde, «Leioak ere Euskaraldian parte hartu behar duela» adierazi du, «gure hizkuntza indartzeko».

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *