Lev Tolstoiren ‘Hadji-Murat’ liburua aztergai Irakurle Klubean

Irakurle Kluba
Udal Liburutegia

Hadji-Murat Lev Tolstoi (itz. Josu Zabaleta). Hadji-Murat, errusiar inperioa XIX. mendearen lehen erdian Kaukasoko mendietan gauzatzen ari den konkista eta asimilazio politikaren  kontrako erresistentziako buruzagia, bi botere kontrajarriren artean harrapaturik dago: alde batetik Shamil, islamdar erresistentziako buruzagi nagusia, Hadji-Murat bere mendeko matxinatua hilik ala bizirik (hilik nahiago) harrapatzeko haren familia bahiturik daukana, eta bestetik errusiar gudarostea, Hadji-Murat itxuraz babestu, baina familia askatzeko egiazko laguntzarik ematen ez diona. Harold Bloomek (Mendebaldeko literatura canon hain goraipatu eta, era berean, laidotuaren egileak) idatzi den abenturazko elaberririk borobilena dela zioen.

Ataka gaitz horretan, Hadji-Muraten bizia tenaza batean bezala harrapaturik daukaten bi indarren mende dago. Itxaron beste irtenbiderik ez du, harik eta, itxaropen guztiak galdurik, etsimenaren indarrez eta zorian fidaturik, bere askatasuna eta familiarena lortzeko azken  ahaleginari ekiten dion arte.

Bizia galtzera baizik ezin eraman dezakeen bide horretan, banan-banan erretratatzen dira bizitzea suertatu zaion zirkunstantzietan partaide diren eragile guztiak: matxinatuak, soldaduak, agintariak, errusiar eta kaukasiar herri xeheak.

Eta bidearen buruan, heriotzan  aurkituko du Hadji-Muratek askatasun eta duintasun betea.


Laburrean

Izenburua  Hadji-Murat / Lev Tolstoi

Hizkuntza  Euskara

Lekua  Liburutegia (3. solairua)

Eguna  Abenduaren 19an

Ordua  18:30ean

Sarrera  Doan

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *