Maiatzaren 2ra arte botoa eman daiteke Leioako San Juan Jaien kartel iragarlea aukeratzeko

Aurten, San Juan jaien kartel lehiaketan 9 lan besterik ez du jaso Leioako Udalak. Eta finalista bezala horien arteko 3 kartel aukeratu dira.

Hiru karel horiek ikusgai jarri ditu udalak Kultur Leioaren webgunean. Eta maiatzaren 2ra arte, botoa eman daiteke kartel gogokoena aukeratzeko: 3 puntu gogokoenari, 2 puntu bigarrenari eta puntu 1 hirugarrenarentzat.

Kartel irabazlea izango da herritar eta epaimahaiaren puntu gehien jasotzen duena.

Bozkatzeko, sakatu esteka honetan.

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *