Antzerki Familiarra
Rock Kontzertua familian (Euskadi)
SuperStar 13 urteko neskato bat da, musikarekin dago maiteminduta eta gaur betetzen du bere ametsa: eszenatoki batera igotzea lehen aldiz. Imajinatzen du bere idolo Freddi Mercuri-rekin egingo duela bat han, gosaldu ez duenez nagitsu dagoen Freddi Mercuri batekin, eta horregatik kantatzeko gogorik ez duena. Baina, SuperStarrek, ikusleek lagunduta, Freddik bere kanturik gogokoenak gogoratzea eta kantatzea lortuko du.
Play’N’Kids bandakoek familia osoarentzako kontzertu bat emango digute pasa den mendeko 70eko hamarkadatik honako pop-rockeko kanturik arrakastatsuenak zuzenean jota. Musika-banda Freddi Mercuri, RingoStar, Maikel Jackson, Stivi Wonder eta Angus rock izarrek osatzen dute. Kontzertua SuperStar zeremonia-maistrak aurkezten du, eta kantu bakoitzean jarduera bat egitea proposatuko digu guztiok parte hartu dezagun kontzertu honetan, kontzertu ezin aproposagoa familia osoarentzat.
Aita-amek eta seme-alabek zuzenean parte hartzen dute kontzertuan, bandakoekin batera kantatuta eta dantzatuta, eta SuperStar zeremonia-maistrak zuzenduta. Horrela, jolasaren bidez eta modu naturalean, hainbat musika-estilo daudela ohartuko dira, jakingo dute zer eratako musika-tresnak dauden, eta, horrekin batera, musikaren historia ikasiko dute eta nortzuk diren pop-rockaren izarrik gorenak.
Laburrean
Musikariak Iñaki Cerrajería (ahotsa), Jorge Sánchez (baxua), Argoitz Aranguren (gitarra), Iván Román (bateria), Álvaro Bazán (teklatua), Eneritz García (zeremonia-maisua)
Iraupena 75′
Ikuslegoa Denontzat
Lekua Auditorium
Eguna Abenduaren 30ean
Ordua 18:00etan
Sarrera 3-5 €
Play’n’kids 2016ko BBK Live Festibalean
Info +
Webean Play n’kids