Tranbia Lamiakotik

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkian, Lamiakotik,. XIX. mendearen bukaera aldean igarotzen zen tranbia dakargu.

Tranbia Bilbotik Areetara eta gero Algortaraino heldu zen. Bere ibilbidea errekaren ondotik zihoa.

1871n Bilbo-Areeta Tranbiaren proiektua aurkeztu zen. 1872an tranbia lerro bat sortzen eraikitzen da, zaldiek bultzatua. 1875ean zerbitzua Algortaraino luzatu zen.  18887an bidea elektrifikatu egin zen. 1896an Areetan tranbiaren kotxerak eraiki ziren.

Tranbiak, beraz, eskumaldea zeharkatzen zuen 12,8 kilometrotan zehar.

Tranbiaren geltokia Bilbon Estufa kalean zegoen. Hortik irteten ziren tranbiak Areetarantz. Goizeko 5:00etatik arratsaldeko 20:0etara ateratzen ziren tranbiak Areetarantz, 15 minuturo.

Leioan Erandio igaro ondoren sartzen zen tranbia. Lamiakoko ibarra, Agirretarren jabetza zen horren ondotik igarotzen zen Areetarantz. Baina hori baino lehen Lamiakon zeuden etxe eta enpresen ondotik igarotzen zen tranbia. Hori da, hain juxtu, gaurko argazkia erakusten diguna. Elektrifikatutako tranbia Lamiakotik igarotzen, ondoan, hiru neskatila ikusten direlarik.

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *