UPV/EHUren Leioako Campusaren Mugimendu Feministak martxoaren 8ko erasoaren berri eman du

Prentsaurrekoa eman du gaur, martxoak 13, Leioako Campusaren Mugimendu Feministak. Martxoaren 8ko greba feministaren harira, kalejira egin zuten fakultatez fakultate. Osasungintzako irakasle batek bi ikasle bastoi batekin jo eta gainontzekoak erasotu zituen. Gertaeraren berri eman dute gaur bertako kideek.

Hardbass-a antolatu zuen UPV/EHUren Leioako Campusean bertako Mugimendu Feministak martxoaren 8an, beste ekintza batzuen artean. Fakultatez fakultate ibili zirela azaldu dute gaur emandako prentsaurrekoan, erantzun oso positiboa jasoz ikasle, irakasle zein langileen partetik. Hala ere, Medikuntza eta Erizaintzako fakultatera hurbildu, Kirurgiako sailera joan eta tinbrea jo zutenean, irakasle bat modu bortitzean bastoi batekin irten zela adierazi dute: “Atea itxi eta handik segundo gutxira, atea berriro zabaldu eta jarrera berdinarekin azaldu zen, guri erasoka, harik eta gutako bi bastoiarekin jo zituen arte”. 

Gertaeraren ostean, sailaren parean eseri eta denen artean zer egin adosten ari zirela, segurtasuneko bi langile hurbildu zitzaien mugimendu feministako kideei. Gertaeraren bi bertsioak entzuteko asmoz, langileetako bat sailera sartu eta irakaslearekin hitz egin zuela esan dute: “Hark onartu egin zion jo gintuela, “mehatxatua” sentitu zela argituz”.

Leioako Mugimendu Feministako kideek azaldu dutenez, aurretik arazoak izan dituzte irakasle berberarekin, emakumeen* aurka azaltzen dituen jarrerak azpimarratuz. Bestalde, martxoaren 8ko grebaren harira ere arazoak izan zituztela adierazi dute. Beste irakasle bati grebaren asmoa azaldu ostean, erasoa gauzatu zuen irakaslearengana joateko esan zien. Hala ere, azken honek entzungor egin zuela salatu dute, “jarrera eta hizkuntza desatseginak erabiliz, eta beharrezkoa izango balitz 40 emakumeri* nota jaisteko edota irakasgaia ez gainditzeko prest zegoela esanez”.

Erasoa auzitegiaren aurrean ez salatzea erabaki dutela azaldu dute prentsaurrekoan, “beldur hutsagatik”. Dena den, irakaslearen jarrerak, komentarioak eta gutxiespenak onartezinak direla argi dute, eta beraz, UPV/EHU-ri jarrera aktibo bat hartu dezan eskatu diote, irakaslea kaleratu behar dela irmoki sinesten dutela gaineratuz.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *