Zaharrago, ikaskurago :: Hizkuntzak

Zaharrago, ikaskurago :: Hizkuntzak

Munduan hainbeste hizkuntza egotea zigor bibliko horietako bat besterik ez da. Mundu hau paradisutik askoz gertuago egongo litzateke hizkuntza bat eta bakarra egongo balitz.

Bide beretik, politikako problema guztiak konpontzeko ere, formula orbangabea asmatu omen zuen aspaldi atso oñatiar batek. Gero eta gatazka gehiago ikusten zituen bere herrian politika zikinagatik eta, ahoan bilorik ez, eta herriko gizonkoteei irtenbidea erakutsi zien: “niri kasu eginez gero, laster batean akabatuko dira problemak: guztiok karlistak eta kito!”

Mundu hau paradisutik askoz gertuago egongo litzateke hizkuntza bat eta bakarra egongo balitz.

Baina gure arbasoak, paradisura hurbiltzeko ahaleginetan, Babel dorrea eraikitzen hasi ziren eta zigorra etorri zen, nahiz eta egun kultura-aniztasunaren eufemismoarekin mozorrotu.

Aniztasun hori ona omen da. Bai zera!

Nik hizkuntza oso gutxi jakin eta hizkuntza batetik bestera etengabe aldatzeko beharra dudanean, estresa besterik ez dut sentitzen.

1.- Estresa, batez ere, hizkuntza bat ondo ez dakidanean. Gure herriko ipar-ekialdean hizkuntza ofizial bakarrean hitz egitera behartuta sentitu naizenean, esate baterako inoiz baino tontoago sentitu naiz, esaldiak ezin harilkatu eta Pernandoren egiak esateko ere moldatzen ez naizelako.

2.- Estresa ia egunero gure herrian gutxiagotua dagoen hizkuntza hau erabiltzen saiatzen naizenean eta nire hurkoa goian aipatu dudan egoeran jartzen dudala iruditzen zaidanean. Estresa bi hizkuntzen artean etengabe hautatu behar badut. (Auskalo nola moldatuko diren Hegoafrikako Errepublikan, hamaika hizkuntza ofizialekin + hamaika ez ofizialekin).

3.- Estresa normalean erabiltzen dudan euskalkia, batua, batzuetan hurkoa bere euskalkia baztertzera eraman izan duela antzeman izan dudanean. Tontotzat hartzen nauela sentitu izan dut, noiz edo noiz, euskalkia ezin izango diodala ulertu aurreikusten badu. Aukerarik eman ez didalako.

Estresik gabeko solasaldiak antolatu nahi izan dituzte datorren asteko Berbodromoa bezalako proposamenekin. Estresatuegi ez banabil, hurbilduko naiz.

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *