Zer berri? :: “Ametsetan”, En Tol Sarmiento taldearen asken diskoa

En Tol Sarmiento edo ETS (2005, Iekora, Araba) taldekoek musika ibilbidea diskoz disko osatu dute. Dena den, “Vendimia seleccionada” (auto-ekoizpena, 2008) estreinako disko-maketa argitaratu aurretik kantuak egitea eta herriz herri jotzea zen helburua. Gerora ere dinamika berberarekin segitu dute, kantuak sortu, diskora ekarri eta plazaratu zuzenean hainbat herrietan. Halako batean, ETS taldeak begiratu du atzera eta ohartu da urteak daramatzatela taula gainean. Bosgarren diskoari (disko-maketa barne) gorazarre egiteko garaia zela pentsatu dute, taldeari berari gorazarre eginda taldetik bertatik. En Tol Sarmiento taldeak bosgarren diskoan lortu du klimax batera ailegatzea, ametsetan pentsatutakoa eta gertatutakoa errealitatean ikusi nahi izan dute. Kantu biribilenak behin eta berriro prestatu euren kontzerturik gogokoena jotzeko. Emaitzak hiru zati ditu: zuzenekoaren audioa (CD-a), zuzenekoaren bideoa (DVD-a) eta taldeari buruzko 60 minutuko dokumentala.

En Tol Sarmiento taldeak diskoz dizko eta abestiz abesti entzule gaztea gatibatzeko indarra izan du. Xume hasi ziren, xume iraun dute, xumetasunaren politika ez da itxura, ETS taldeak xumetasunetik atera baitu orain arte dena. Ametsaren bidea eraiki dute hankak lurrean jarrita. Ametsetan diskoa festaren festa da, disko zintzoa, eta taldeari buruzko dokumentala ikusteko erraza eta atsegina da. Zergatik? ETS atseginak direlako eta badakitelako bidea modu horretara eraiki behar dela. Ez dira soilik erreferente Arabako Errioxan, Euskal Herria konbentzitu dute kantuekin. Bada hori baino amets politagorik? Agian…

Abestiak

1. Intro ETS (0:31)
2. Lagun mina (4:13)
3. Zure mundua (3:45)
4. Erein, landatu, zabaldu (3:58)
5. No lo pienses más (3:26)
6. Zure begirada (3:41)
7. Mugimenduaren hizkuntza (4:23)
8. En la grada (3:35)
9. Beldurrik ez (3:42)
10. Herriko jaixetan (3:19)
11. Igel egosiaren sindromea (3:18)
12. ¿Donde está? (3:06)
13. Ametsetan (3:34)
14. Eutsi (3:48)
15. Hacia la luna (3:10)
16. Sarea desegin (4:25)
17. Aurkitu genituen (4:06)
18. Sexuarekin (3:57)
19. Musikaren doinua (2:46)
20. Salidos de emergencia (4:16)

Laburrean

Egileak  En Tol Sarmiento
Diskoetxea  Baga Biga produkzioak
Zenbatekoa  15,00 €
Formatua  CD+DVD
Hizkuntza  Euskara
Argitalpen-urtea  2017
Lizentzia Copyright

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *