Zer berri? :: «Eason», Izaroren disko berria

Izarok entzuleak harrapatzen ditu erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoarekin.

Bere bigarren lana, Eason, aurrenekoa (Om) baino kontzienteagoa da zentzu askotan: bazekien bigarren hau etortzea nahi zuela, bazekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi zuen eta bazekien zertarako. Aurkitze bat kontatu nahi izan du Izarok disko honetan, bere buruaren aurkitzea, galduta zegoela konturatzetik zoriontasunera. Sosegua eta perspektiba.

Disko fisikoa hainbat dendatan eros daiteke, besteak beste Power Records-en, Elkar-en eta Fnac-en, baina baita beste herri askotan eta kontzertuetan ere; disko digitala, berriz, iTunes, Amazon eta Google Play plataformetan eskura daiteke, adibidez.

Kanten testuak, aitzitik, hemen eskuratu daitezke.


Laburrean

Egilea  Izaro

Diskoetxea  Izaro, Gran Sol

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Elebiduna

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Creative Commons by-nc-nd

Abestiak

1. Er(h)ori (3:52)
2. De más (4:16)
3. Delirios (4:29)
4. Zure ezpainen itsasoan (4:51)
5. Neguprenoa (3:44)
6. Zuri begira (5:04)
7. Donostia (5:40)
8. Devil (4:46)
9. Pick Up (3:19)
10. La felicidad (3:28)

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *