Zer berri? :: «Egunsentiak alperrentzat», Morauren azken diskoa

Amarekin ia-ia goizero, egunsentiaren inguruan, emandako paseoen kronika egiten du Morauk disko berri honetan. Hamar urte baino gehiagotan gertatutako paseo horien aitzakiarekin kantari hernaniarrak, gaixotasunaz (amaren alzheimerraz, batik bat), zaintzaz, familia-harremanez, maitasunaz edo heldutasunaren bilakaeraz hitz egiten du. Horretarako, egunerokotasunean kokatu du bere begirada zorrotza, eta gertakari, pasadizo, irudi txikiz josi ditu kantuok, dramatik urrunduz eta gaixotasunarekin lotutako topikoei alde eginez. Bukaera eta hasiera jakineko bidaia da Morauk proposatu diguna lan honetan, baina tartean hamaika zirrikitu zabaldu eta gogoeta bat baino gehiagorako bide uzten duena. Une hunkigarriz betetako diskoa osatu du horrela, hernaniarraren lanik sentikorrena orain arte.

Lan hau Ereiñotzuko Aieka estudioan grabatu zuen Peio Gorrotxategik 2017ko irailean, eta Jonan Ordorikak masterizatu zuen Mamia estudioan, Azkaraten.


Laburrean

Egileak  Morau

Taldekideak  Morau (gitarra eta ahotsak), Beñardo Goietxe (ahotsak), Giorgio Bassmatti (ahotsak eta gitarra 13. kantuan)

Diskoetxea  Autoekoizpena

Zenbatekoa  10,00 €

Formatua  CD

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Creative Commons by-sa

Abestiak

1. Alzheimer (06:02)
2. Diagnosia (05:16)
3. Ondo lo egin (04:56)
4. Bi argazki (05:25)
5. Maleta (04:34)
6. Gaixo (04:31)
7. Irakurgaiak (04:20)
8. Zuhaitza (03:34)
9. Mina (05:23)
10. Ona (03:27)
11. Clash eta Pistols (03:47)
12. Behe-lainoa (noraeza) (03:10)
13. Bi argazki (Bassmattiren ustez) (03:25)

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *