Xabier Lete IV. Poesia Saria
«Irabazle geratu den Ia hemen liburuaren ezaugarrien artean, poemen egikera aberatsa eta hats luze zein sakonera handiko hausnarketa izatea goraipatu du epaimahaiak. Ironia baliatzen du egileak, ausart eta anker. «Hemen ez da ezer gertatzen» esanez labur genezake esaten den guztiaren gainezkaldiaren ostean geratzen dena.
Poema bilduma anitza da formen, irudien eta gaien ikuspegitik. Gizon egin baten bizitzaren pusketatik sortzen den hausnarketa aldi liriko eta aldi berean petrala eskaintzen du Juanjo Olasagarre euskal poeta ezagunaren obra honek. Urbanotasuna, naturarekiko atxikimendu mikatza, norberarekiko arroztasuna, itzuleran beti norabait iristea, maitasuna, ez-maitasuna, bulkada homoerotikoak, hausnarketa filosofikoak, hona bildumako ildo oparoak.
Horregatik epaimahaiak Ia hemen bilduma hau hautatu du, aho batez, Xabier Lete poesia sariaren laugarren ediziorako».
(Epaimahaiaren aktatik hartuta)
Laburrean
Egilea Juanjo Olasagarre
Argitaletxea Pamiela argitaletxea
Zenbatekoa 14 €
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 120
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-9172-055-3