Zer berri? :: ‘Inoren lurretan’, Eraso taldearen disko berria

26 minutu irauten duen errusiar mendi baterako bidaia da Inoren lurretan, zeinean abiadura bizkorrek, denbora-tarte geldo bezain astunek, melodia sarkorrek nahiz oihu amorratauek bihotza taupaka uzten dizuten. Intentsitate handiko bidaia sonoro bat, behin eta berriro entzuteko sentipenarekin uzten zaituena.

«Inoren lurretan / gure lurretan» oihukatzen dute, gainera. Hori delako taldearen esentzia eta filosofia: aurreiritzi guztien gainetik, muga sonoro guztiak gainditzeko joera izan dute, gustuko duten horretatik edanez, baina inorekin betirako ezkondu gabe. Hari gainean ibiltzeko erronkari heldu zioten, horretan sinistu zuten, eta oreka propio bat sortu dute, nahiz eta bidea ez den erraza izan. Gaur da eguna, 25. urteurrenaren atarian, aspaldiko Eraso!-rik bizienarekin topatuko garela.


Laburrean

Egilea Eraso!

Diskoetxea  Autoekoizpena

Zenbatekoa  10 € (CD) / 6 € (disko digitala)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitarapen urtea  2018

Lizenztzia  Copyright

Abestiak

1. Algoritmo bat (03:15)
2. Azalarazten (03:47)
3. Zinismoaren garaipena (03:22)
4. Hodei beltzak (04:05)
5. Dena errepikatuz doa (03:50)
6. Inoren lurretan (08:06)

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *