Zer berri? :: «Mundutik mundua», Edu Zelaietarena

«Orduan konturatu naiz Eduren testuak irakurri bitartean barruan sortu zaidan sentipen bat argitu didala alabak. Irakurketarekin barruan sortzen ari zitzaidan argazkia errebelatu egin du nahi gabe, berriz modan jarri diren Polaroid horietako batekin bezala. Zergatik iruditzen zaigu handia, zergatik maiuskulaz idatzi beharrekoa, gure egunerokotik urrun dagoena, azkenean ume baten eskuetan kabitzen bada? Eta zergatik deitzen diogu mundu txikia gure inguruan dagoenari, urrun dagoena baino askoz handiagoa ikusten badugu?

Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hain zuzen hori dela gogorarazi digu; gertu izanagatik txiki deitzen diogun horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi eta unibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra». Karmele Jaio (idazlea).

Edu Zelaieta Gasteizen jaio zen, 1973an. Irakaslea, idazlea eta itzultzailea da.

UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean dihardu, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren sailean.

Idazle-lanari dagokionez, poesian nabarmendu da batez ere, eta lau liburu eman ditu argitara: Jendakiak urruneko familiatan (2002), Mugaldekoak (2004), Aldaira urdinak (2010) eta Ispilu biluziak (2016). Bigarren liburutik jalgi zen Mugaldekoak taldea, eta hiru disko publikatu ditu literaturaren eta musikaren arteko uztardura baliatuta: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006), Begiak lekuko (2012) eta Galdemoduen trilogia (2017).

40 urteak ongi beteak izan arte ez dio Haur Literaturari ekin. Lehenbizi, 2016az geroztik, itzultzaile gisa; ondotik, egile moduan: Amets anfibio (2018) eta Torlojuak (Txabi Arnal Gilekin batera, 2018).

Zutabegile gisa egindako lanarekin lotuak daude liburu honetako kronikak.

Laburrean

Egilea  Edu Zelaieta

Argitaletxea  Pamiela argitaletxea

Zenbatekoa  12,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  128

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9172-097-3

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *