Uruguai, 1973ko estatu-kolpearen ondorengo diktadura militarra. Santiago kartzelan dago, eta haren familia, berriz, Mexikon erbesteratuta. Nork bere ikuspuntutik, eta nork bere tonu eta estilo berezia erabiliz, bost pertsonaia nagusiek beren esperientzien berri ematen dute, beren kezkak, beldurrak eta desirak azalduz elkarri. Injustizia, zapalkuntza, borroka, militantzia, espetxealdia, tortura, maitasuna, fideltasuna, traizioa… behin eta berriro agertzen dira pertsonaien ahotan, orain tonu serio nahiz poetikoan kontatuak, orain umore, ironia edo sarkasmo handiz azalduak, baina beti ere Benedettik berezko duen humanismo eta samurtasunaz zipriztinduak.
Eleberri honek erbestezko negu luze baten ondorengo udaberriaren etorrera ospatzen du, baina udaberri horrek hautsia du kantoi bat, eta pertsonaiek bertan islatzen den errealitate berrira egokitzen ikasi beharko dute.
Mario Benedetti (1920-2009) Uruguaiko autorerik emankor eta irakurrienetako bat da. Genero anitz landu zituen (poesia, eleberria, antzerkia, ipuinak, saiakera…), eta 80tik gora liburu argitaratu. Uruguaiko 1973ko estatu-kolpe militarraren ondorioz, erbestean eman behar izan zituen hamabi urte, Argentinan, Perun, Kuban eta batez ere Espainian. Benedettiren liburuek gizakiaren kezkak eta eguneroko bizimodua dituzte ardatz, eta leku nabarmena eskaintzen diete gai sozial eta politikoei. 1973 ondoren idatzitakoetan behin eta berriro agertzen dira errepresioa, kartzela, erbestea, tortura eta Uruguaiko eta Latinoamerikako errealitatearekin loturiko beste hainbat gai.
Laburrean
Izenburua Udaberri kantoi-hautsia
Egilea Mario Benedetti
Itzultzailea Aiora Jaka Irizar
Argitaletxea Erein
Zenbatekoa 15,00 €
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 256
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-9109-260-5