Udaletxe-Aterpeko gosua pilota txapelketaren final laurdenak bihar eta etzidamu

Aurreko bi urtetan, Leioako udaletxeko aterpean, hainbat pelotazale bildu dira martxotik ekainera jaietarako gosua txapelketak antolatuz. Bi horiek binakako txapelketan izan ziren, eta izandako arrakastari jarraipena eman nahirik, aurreko udazkenean aterpeko lehen buruz buruko txapelketa antolatzea erabaki zuten.

Txapelketan 31 pelotarik parte hartu izan dute, gehienak leioaztarrak, baina Uribe Kosta osotik etorriak ere egon dira. Asterik aste egon dira pelotariak Udaletxe azpiko frontoi txiki hartan partiduak jokatzen. Urritik hasita eta gaur arte, astero partiduak jokatuz eta frontoi horri bizitza emanez eta herrian pelota giroa sustatuz.

Pare bat ligaxka jokatu ostean, txapelketa bukaera heltzear dago. Txapelketa 4 hilabete iraun ditu: 2 ligaxka izan ditu lehiak, eta hurrengo datetan final laurdenetako kanporaketak helduko dira. Zehazki urtarilaren 30 eta otsailaren 1a artean jokatuko ditugu eta asteburu honetan bertan ospatuko dira finalerdiak: otsailaren 2 eta 4 artean.

Final laurdenetako partiduak honakoak izango dira:

  • Gaizka Astigarraga (Erromo) /// Ander Urcelay (Balmaseda)
  • Mikel Lekunberri (Erromo) /// Jon Garcia (Leioa)
  • “Agus” (Algorta) /// Julen Isasi (Leioa)
  • Pello Amiama (Erromo) /// Markel Garcia (Leioa)

Animatu eta etorri ikustera!

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude