5. Gau Literarioa ospatuko dute bihar Betiko Ikastolan

Betiko Ikastolak Gau Literarioa antolatu du 5. urtez. Ostegun gauean burutuko dute ikastolaren instalazioetan. “Ipuin kontalariak, bertso saioa, rap-tailerra, afaria, irakurtzeko tartea…” iragarri dituzte ikastolan bihar arratsalde eta gauean burutuko duten irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenaren barruan.

Biharkoa bostgarren urtea izango da Leioako ikastola ekimen hau antolatzen hasi zenetik. Balorazio positiboa egin dute, irakurzaletasuna bultzatzeaz batera, ikasleen arteko elkarbizitzan sakontzeko tresna egokia baita, bertan hainbat ekintzaz gozatuz eta gaua elkarrekin igaroz.

Betiko ikastola “herri ekimenez sortutako guraso kooperatiba” da, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko partaidea. Ikastolaren Gidan diotenez “euskara eta euskal kulturarekin konprometitua eta, aldi berean, beste kulturetara irekia” dago. Gainera, “euskararen erreferente izan nahi dugu, horretarako euskaraz bizitzera eta euskal kulturaren igorle eta bultzatzaile izatera konprometitzen garela” diote. Eta helburu hori lortzeko “bi lantalde ditugu: hizkuntza proiektua eta euskaraz bizi” izenekoa azaltzen dute. Horren barruan kokatzen dute Gau Literarioa bezalako ekimena.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude