Hirurogeita seira igo dira Leioan CoVID-19k kutsatutako pertsonak, atzo 6 positibo berri gehitu ondoren Eusko Jaurlaritzak publiko egindako datuen arabera.
Gauzak horrela, aste betean koronabirusak kutsatutako leioaztarren kopurua 3,14 aldiz handitu da.
543 positibo berri, 3.271 guztira EAEn
EAEn 543 COVID-19 kasu berri erregistratu ziren atzo. Hala, kutsatutakoak 3.271 dira guztira (horietatik 1.150 ospitalizatutadaude). 155 pertsona hil dira, dagoeneko, koronabirusaren eraginez, atzoko 22 heriotza gehiago izan ondoren.
Lurraldeka, Bizkaian 1501 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 674 ospitalizatuta; Arban 1207 kasu zenbatu dira, eta horietaik 310 ospitalizatuta daude; azkenik, Gipuzkoan, 563 positibo daude, eta horietatik 166 ospitalizatuta daude.
Bilakera honen gauzarik kezkagarriena, agian, Bizkaiko igotze kurba izan daiteke, abiadura zorabiagarri batez handitzen ari dena. Horrela, badira 8 egun Bizkaiko positiboak Arabakoak baino gehiago direla. Are gehiago, duela bi egun bizkaitar positibo berriek arabarren kopurua bikoizten bazuten, atzoko Bizkaiko datuak Arabakoak baino 2,5 aldiz handiagoak ziren (120 kasu berri Araban, 295 Bizkaian).
Orain arte 8735 detekzio-proba egin dira hiru probintzietan; horietatik 1199 atzo bertan. Hala ere, detekzio proba azkarrak oraindik ez dira EAEra ailegatu Madrildik.
Martxoaren 24ko datuak EAEn | Kasu positibo berriak | Pertsona ospitalizatuak | Hildako pertsonak | Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA | 121 | 310 | 81 | 1207 |
BIZKAIA | 312 | 674 | 54 | 1501 |
GIPUZKOA | 110 | 166 | 20 | 563 |
GUZTIRA EAE | 543 | 1150 | 155 | 3271 |
189 hildako Euskal Herrian Coronbirrusaren ondorioz
Atzo Nafarroan hildako 2 lagunekin eta EAEn izandako 22 heriotza berriekin 189ra igo dira CoVID-19ren ondorioz Euskal Herrian hildako pertsonak.