Irailaren 27an Gudari Egunaren harira hainbat ekimen ospatu ziren Leioan. Goizean GALek eraildako Eugenio Gutiérrez-en monolitoa aipandu zuten loreak, ikurriña krespoi beltzarekin eta beraren eta Mari Cruz Cadarsoren eta Andoni Hernándezen argazkiak jarriz. Arratsaldean Kurkudi herriko tabernan Jokin Urain, Domingo Aizpurua eta Olatz Dañobeitia preso politiko ohiek “euskal disidentziaren aurkako Estatuaren espetxe politikari buruzko” hitzaldia eman zuten. Horrekin batera, atzo euskal preso politikoen etxeratzearen aldeko kontzentrazioa deitu zen bulebarrean, “preso eta iheslariak etxera. Maite zaituztegu” lelopean, hilabete guztietako azken ostiralean egin ohi den bezalaxe. 50 lagunetik gora batu ziren honako honetan..