Lamiakoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxea: hor gaude

Lamiakon kokatua dagoen Helduen Hezkuntza Ikastetxearen (HHI) matrikula zabalik du irailaren 16ra arte.

Bere eskaintza nagusia irakurtzen eta idazten ikasteko, irakurketa eta idazketa hobetzeko eta Bigarren Hezkuntzako titulua ateratzeko ikastaroetan datza eta goizeko zein arratsaldeko txandak ditu.

Lamiakoko zentroan bi talde daude graduatua prestatzeko. Lehenengo maila goizez ematen da eta bigarrena arratsaldez.

Horrez gain, irakaskuntza ez-arautuko eskaintza daukate, besteak beste, hizkuntzak, tresna informatikoen eta teknologia berrien erabilera eta tertuliak eskaintzen dituzte. HHI bakoitzak ikasgai desberdinak eskaintzen ditu matrikulatutako ikasleen kopuruaren arabera; Lamiakoren kasuan, ikasgai horietako bat emateko gaikuntza dute eta, eskaria egotekotan, baimena eskatuko da euskara emateko talde bat ere sortzeko.

Gaztelania ikasi nahi duten atzerriko ikasleek ere ikas dezakete Lamiako HHIn; gainera, nazionalitate-azterketa prestatzen dute eta aurreikusi dute berriki udalerrian eskolatu diren haurren familiak babestea ikaskuntza-prozesuan.

Info +

Lamiako Helduen Hezkuntza Ikastetxea  Langileria kalea 120, 3. solairuan

Matrikulaldia  Irailaren  16ra arte i

Posta elektronikoa  epalamiako@cepaleioahhi.eus

Telefonoa  94 464 6335

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude