Leioako Emakumeak 4 – 1 CD Elorrio: merezitako gol festa

Leioako Emakumeek  4-1 garaitu dute CD Elorrio hasieratik bukaerara kontrolatutako partiduan. Golegileak Maitena (2), María eta Irati izan dira. Bi jardunaldi jarraian zeramatzaten Leioako Emakumeek 1-0 galtzen eta bide zuzenera bueltatzeko beharra zeukaten. Horrela, 13 punturekin geratzen dira leioaztarrak.

Partidu honetan Idoia, Maca eta Naroa geratu dira deialditik kanpo lesioagatik eta Ángela sartu egin da zigorreko partidua bete ondoren. 10. minutuan hasi da gol festa Maríaren eskutik, eta lehen zatia bukatu baino lehen, Leire Landak bakarkako jokaldi polita egin du ezker hegalean eta bere pasea Maitenak bidali du sarera. 2-0 atsedenaldian eta sentsazio onak Sarrienan.

Bigarren zatian, Ángelak falta bat jaurti du eta Maitenak bikain definitu du area barruan bere bigarren gola lortzeko. 65. minutua zen eta garaipena sinatzeko gola lortu zuten leioaztarrek.  Geroago, 75ean Ángelak ateratako kornerra indar eta kokapen handiz errematatu du Iratik atzetik sartzen. CD Elorriok bere gola egin du 80. minutuan, bigarren zutoinean errematatuz eskuin hegaletik egindako erdiraketa bat, baina jada berandu zen, partida bukatzear baitzegoen.

Bere laugarren garaipena lortu dute Leioako Emakumeek eta 13 punturekin 8.ak kokatzen dira sailkapenean. Elorriok beherapen postuan jarraitzen du (14.) 6 punturekin. Hurrengo partidua Gasteizen jokatuko dute CD Lakuaren kontra, asteazkenean, azaroak 1, eguerdiko 12:30etan.


LABURREAN

Hasierako hamaikakoa

Leioako Emakumeak: Uxue; Irati, Ziortza, Garazi, Amaia Solar; Ane, Bulu, Maitena, Landa, Ángela; eta María.

Golak

1 – 0 :   María (10. minutua)

2 – 0 :   Maitena (45. minutua)

3 – 0 :   Maitena (65. minutua)

4 – 0 :   Irati (75. minutua)

4 – 1 :   (80. minutua)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude