Bikoiztu gabeko Avanzadaren argazkia

Argazki zaharrakI Idoia López, leihoa.info

Gure gaurko argazki hau ikusten duenak, agian, ez du gogoratuko nolakoa zen Leioako erdialdea Avanzada errepidea bikoiztu baino lehen. Edota Txomin Aresti eskolak, Udal Euskaltegia, Luis Bilbao Libano kalea eta Estartetxe, Zentro Zibikoa eta abar eraiki baino lehen.

Errei bakarra norabide bakoitzean, espaloia alde batean baino ez, kotxeak Iturribide kaleko etxeen ondo-ondoan… Errepideak berak ez zuen gaur egun duen trafiko izugarria.

Erdiguneak ere zerikusi gutxi zuen egungoarekin. Gauza batzuetan hobetu da, baina arazo berriak ere sortu dira: zarata izugarria sortzen dute Avanzadatik igarotzen diren kotxeek, eta kutsadura atmosferiko kontrol gabea.

Noiz helduko zaizkie arazo horiei?

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude