Agate Deuna lehiaketan izena emateko epea, urtarrilaren 28ra arte zabalik

Tradizioarekin jarraitzeko aurten ere Agate Deuna lehiaketa ospatuko da Leioako kaleetan zehar otsailaren 4an. Parte hartu nahi duten taldeek urtarrilaren 28ra arte izango dute epea izena emateko.

Bide desberdinak daude izena emateko: Kultur Leioaren harreran, aurrez aurre (Jose Ramon Aketxe Plaza, 11), astelehenetik ostiralera, 9:00-20:00 ordutegiaren barruan; posta elektronikoaren bidez (infokultur@leioa.net) eta telefonoz, 946072570 zenbakira deituta.

Ohi bezala, adinaren araberako talde bi egingo dira (16 urtetik gorakoak eta beherakoak) eta zonalde desberdinetan arituko dira, talde bakoitzak aukeratutakoak. Zonalde posibleak honakoak izango dira; Lamiako, Pinueta-Ibaiondo, erdigunea, San Bartolome-Basaez-Artatza-Artatzagana, eta Kandelazubieta-Udondo.

Abestiak euskaraz izango dira eta sailkatzerako orduan kontutan izango dira janzkera eta girotzea, honen arabera hiru sari banatuko dira maila bakoitzean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude