Antzerkia :: “Ez dok ero” Kultur Leioan

Antzerkia
Tartean Teatroa (Euskal Herria)

Patxok eta Mikelek antzerkia utzi zuten duela gutxi. Haien arteko harremana gaiztotzen hasia zen, eta gainera belaunaldi berriak euren tokia okupatzen hasiak ziren. Patxok hartu zuen uzteko erabakia, Mikelen iritziaren aurka. Patxok bizimodu normal bati ekin nahi zion, lan normal bat, inguru normal batean, nekatuta zegoen antzerkiaren erokeriaz.

Bitarte honetan, Mikelek antzerki asko ikusi eta irakurtzen jarraitu du, gehiegi, hainbeste non azkenean burua galdu baitu. Gau batean, delirio betean, antzerkiaren klasikoak (Shakespeare, Moliére, Dario Fo…) agertu zaizkio ametsetan eta, “zu zara Euskal Herriko teatrero klasikoa, Euskal antzerkiak behar zaitu” oihukatu diote Mikeli. Esan eta egin, Mikelek Euskal Herrian zehar “antzerkilari ibiltari” moduan ibiltzeko erabakia hartu du. Patxok Mikelekin batera joateko erabakia hartu du, derrigortuta. Mikel, bere erotasunean, balizko pertsonaia askorekin lehiatuko da agertokian: Donostiako Haizearen Orrazia, Arantzazuko Apostoluak; Lekeitioko Antzarra; Iturengo Zanpantzarra; Bilboko Puppy… Bikoteak abentura harrigarriak biziko ditu, aurkari askoren kontra lehiatuko dira eszenan, benetakoak nola irudizkoak.

Tartean Teatroaren Ez dok ero antzerki-lanaren kartela I Irudia: Tartean Teatroa

Laburrean

Izenburua  Ez dok ero

Egilea Patxo Telleria

Zuzendaritza  Jokin Oregi

Zuzendari Laguntzailea  Ainara Gurrutxaga

Antzezleak  Mikel Martínez, Patxo Telleria

Musika  Adrian Garcia de los Ojos

Produkzio Exekutiboa  Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia

Hizkuntza  Euskaraz

Lekua  Auditorium

Eguna  Abenduaren 18an

Ordua  19:00etan

Sarrera  12 euro

Info + 

 www.tartean.com

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude