Ipuinaren ordua
Liburutegia
Bihar, urtarrilaren 28an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan, Cataplina ipuin kontalariak jardungo du Haur Liburutegian. Oraingoan 5 eta 10 urte bitartekoei zuzendutako ipuina ingelesez kontatuko du.
Nahiz eta sarrera doakoa izan, kultur ekitaldi honetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.
Bestalde, ekitaldi hau burutzeak Haur Liburutegia itxita egotea eragingo du, arratsaldeko 17:45etik 19:00etara.